SCADA

EIKT eremuen ikuspegia

SCADA (Gainbegiratzea, Kontrola eta Datuak Eskuratzea)

SCADA merkatu bertikaletan prozesu industrialak automatizatzeko eta monitorizatzeko erabiltzen den software mota bat da: fabrikazioan, garraioan, energian, eraikinen automatizazioan eta erabakiak hartzeko denbora errealeko datu operatiboak behar dituzten bestelako esparruetan.

Softwarea tokian tokiko dispositiboekin komunikatzen da eta automatikoki kontrolatzen du prozesua ordenagailuaren pantailatik, hainbat erabiltzaileri informazio hori eskaintzen dielarik: operatzaileei, kalitate kontrolaren gainbegiratzaileei, mantenimenduko langileei, e.a. Hala, kudeaketarako eta esku hartzeko aukerak ere ematen ditu.

Supervisión, Control y Adquisición de Datos

Funtzioak

Mantenimendua: Alarmak eta makina edo prozesuen ekintzak.

SAT: Bezeroaren arretarako zerbitzua

Produkzioa: intzidentziak, aldaketak eta prozesua bistaratzea.

SCADA sistemak prozesu jarraituko enpresa handietan instalatzen dira, hau da, fabrikazio diskretorik ez dutenetan: petrolio enpresak, mihiztadura enpresak, e.a.

  • RTUak
  • Distantzia luze-laburreko haririk gabeko komunikazioak
  • Sentsorizazio industriala
  • Kontsumo baxua
  • PLC-en protokolo industrialak

Prestakuntza

Ingeniaritzak

  • Mekanikoa
  • Elektrikoa
  • Elektronikoa

Lanbide Heziketa

  • Elektrikoa
  • Elektronikoa
  • Instalazioen muntaia

Profil profesionalak

  • Hardware / firmware garapena
  • Sistemen integrazioa
  • Komunikazioetarako aholkularitza
  • Giltza eskuan proiektuak

Softwarea

  • Ingeteam, (Ingesys IT).
  • Siemens Wincc
  • Omron Cx Supervisor
  • Rockwell RsView
  • Wonderware
  • Honeywell Experion
  • ModBus
  • OPC

 

Atlasera itzuli