Zer da EIKT Atlas

EIKT Atlas ezagutu

Erreferentzia-tresna

Industria aurreratuaren markoan, Automatizazio Industrialak gero eta gehiago baliatzen ditu azken belaunaldiko teknologiak eta adimen artifiziala, prozesuak, makinak, ekipoak edo oro har funtzio edo lan errepikakorrak egiten dituzten dispositiboak kontrolatzeko eta monitorizatzeko. Hala, automatikoki lan eginarazten die, gizakion esku-hartzearekiko izan lezaketen menpekotasuna albait txikiena izan dadin.

Bide horretatik, helburutzat dauka ahalik eta produktu kopuru handiena sortzea denborarik laburrenean, kostuak murriztuz eta kalitatearen uniformetasuna bermatuz.

Horregatik, eta esparrua berez teknologikoki konplexua delako, profesionalek ezinbestekoa dute gaitasun tekniko handia izatea, gauza izan daitezen industriaren produkzio prozesuetan parte hartzen duen teknologia garatu, transferitu, egokitu, aplikatu, mantendu eta administratzeko.

EIKT Atlasa erreferentziazko tresna izango da helburu horretara iristeko, bere bitartez ezagutarazi nahi delako oinarrizko zein elementu teknologikoren gainean eraiki behar duten aurreratuak izan nahi duten industrietako prozesuek.

Software industrialeko mapa

EIKT Atlasa Basque Industry 4.0 estrategia hedatzeko prozesuaren baitan sortu zen, Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk GAIA-Euskadiko Elektronika eta Informazio Teknologien Industria Elkartearen laguntzaz bultzaturik, eta sektore industrial guztietako antolakunde, enpresa eta profesionalei zuzendurik.

Ekimenaren helburua da software industrialeko mapa bat definitzea, diseinatzea eta etengabe eguneratzea, eredu eta erreferentziazko gida izan dadin enpresa barneko prozesuen automatizazioan inplikatutako teknologien arloan.